XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Janamari - Gaetan, ez zaude ongi....

Gaetan - Arras ongi. Eta balin bazoaz; eskaini dautzudan urreria utziko duzu den tokian!.

Janamari - Ez naiz urreriaz biziki axolatua, baina otoi, geroari pentsa dezagun... zure onetan mintzo naiz.

Gaetan - Nik ba dakit zer egin!.

Janamari - Horrela denez geroz, neure semeari jarraikiko natzaio.

(Geldi).

Ez nuen uste herriko bozak eta zure ohorea familia baino maiteago zenituela!.

GAETAN - BEÑAT - JANAMARI - APEZA Apeza - Hauxe gertakaria! Jainko maite zeruetakoa zerbait ba da bai hori!.

Zerbait ba da!.

Janamari - Biziki kolpatuak dira? Apeza - Kolpatuak, kolpatuak sendatuko dira bederen...!.

Hospitalera eraman dituzte.

Baina Laurendi, Laurendi....

Gaetan - Laurendik zer du? Apeza - Laurendik jandarmeak ikusi dituelarik lasterka ihesari eman du.

Jandarmeek segitu dute, eta azkenean ohartu delarik kasik hatzemana zutela, Uhaldeko ziternaren barnera bota du bere burua eta han... ito!.

Janamari - Ito? Gaetan - Gaizo gizona!.

Apeza - Bai, zinez.

(Hil zeinuak hasten dira).

Janamari - Ponpierrek ez dutea berriz piztu ahal?.

Apeza - Jadanik joanak ziren!.

Janamari - To, to, to, ez genuen beste beharragorik aferen argitzeko!.

Apeza - Gaizo Laurendi! Zer heriotzeak hatzeman duen! Gaizoa!.

Gaetan - (Biziki fier). Errana nautzuen nik: Gorriak kontseiluan sartu orduko, istorio eta eskandala haundienak gertatuko zirela herri hontan!.

Errana nautzuen! Horra frogak! Laster eta garbi!.